KANTARI ikuskizuna, ilbeltzean, Guaixeren webgunean

Guaixe 2025eko abenduaren 22a

Ilbeltzean ostegunero kantu ikuskizunaren saio bat izanen da ikusgai 'guaixe.eus' atarian

Azaroaren 21ean egin zen Abao Komunikazio Taldeak, Altsasuko Udalak eta Guaixe Fundazioak, Altsasuko ikastetxeen laguntzarekin, antolatutako Kantari ikuskizunaren saioen grabazioa, Iortia kultur gunean, eta ilbeltzean zehar guaixe.eus webgunean lau saioak izanen dira ikusgai, irekian.

Ostegunero saio bat publikatuko da, 15:00etan, beraz, lehenengo saioa ilbeltzaren 8an emitituko da, Bihotzak, Dantzariak, Zeruko lau izarrak eta Lau bihotz taldeen saioa izanen da; bigarren saioa 15ean emitituko da: Bost izarrak, Euskaldunak, Txiki Band eta Ilargi bateak taldeen saioa: 22an hirugarren saioa emitituko da, Sutan, Goazen kantari, Ametsak eta Las estrellas del show taldeekin, eta laugarren saioa 29an, Lau tximeletak, Betirako izarrak, Betirako gara eta Lau ametsak taldeekin. 

Bitartean grabazioak eman zuenaren materiala guaixe.eus/kantari atalean aurki daiteke.

KANTARI ikuskizunaren emisioak

Ilbeltzak 8 osteguna, 15:00

Lehenengo saioa:

Bihotzak 
Dantzariak 
Zeruko lau izarrak
Lau bihotz

Ilbeltzak 15 osteguna, 15:00

Bigarren saioa: 

Bost izarrak
Euskaldunak
Txiki Band
Ilargi beteak

Ilbeltzak 22 osteguna

Hirugarren saioa:

Sutan
Goazen kantari
Ametsak
Las estrellas del show

Ilbeltzak 29 osteguna

Laugarren saioa:

Lau tximeletak
Betirako izarrak
Betirako gara
Lau ametsak