40. Altsasuko Krosa jokatuko da abenduaren 21ean, igandea, Dantzaleku inguruko parajean, aldi berean Nafarroako Banakako Kros Txapelketa Luzea dena. 10:30ean Nafarroako Kirol Jokoen kategoriako probak hasiko dira, eta Dantzaleku Sakana atletismo eskolako gaztetxoak lehiatuko dira. Eguerdi aldera maila nagusikoen txanda izango da. Proba nagusian atleta nafar onenak ariko dira. Sakandarren artean, Izaskun Beunza, Adrian Claver, Israel Arbizu eta Ivan Sobredo.