Altsasuko Udalak Dantzalekuko hariztiaren balioa nabarmentzeko, Sakana haritzen lurra interpretazio ibilbide berritu du: Informazio panelak berritu dituzte, ibilbidea berriro diseinatu dute, atsedengunea berritu da eta bide bazterra sasiz garbitu da. Kilometro bateko luzera duen bide horretako panelek historian zehar baso kudeaketak eta itsas zuraren itsas erabilera izan duten lotura azaltzen dute. Horrekin batera, haurrendako itsasontzi forma duen jolas parkea eta tiburoi itxurako malgukia jarri du Usolarrainen.
Aipatu lanak finantzatzeko udalak Cederna-Garalur elkartetik 100.000 euro jaso ditu, Plazaola-Sakana-Ultzamaldea helburuko jasangarritasun turistikoko plana gauzatzeko emandako dirulaguntzaren barruan. Plan hori Europar Batasunak finantzatutako berreskuratze, eraldatze eta erresilientzia plana da. Itsasontzia egitera 61.629 euro bideratu dira eta ibilbidea berritzera 31.267 euro.