Abenduaren 20an, larunbata, 19:00etan, Piensa en Wilbur ikuskizunaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: akrobazia, umorea eta arriksu handiz betetako ikuskizuna; Wilburrek bizitzen dakien modu bakarra. Ohiz kanpoko teknika eta itxura fisikoarekin, ezinezkoak diren egoerak sortuko ditu. Gran Prix programan egindako lanagatik ezaguna, eta Cirque du Soleil konpainian lan egindakoa. Sarrerak agortu dira.