Abenduaren 26an, ostirala, 12:00etan, Pintto pintto Anita Maravillas konpainiaren familiarteko antzezlanaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Pintto txakurkume bihurria da, eta galdu egin da; jolastea maite du, baina badirudi norbait beldur zaiola eta ez duela berarekin jolastu nahi. Laguntasuna zein sinplea eta zoragarria den gogorarazten du. Sarrerak 4 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.