2026/01/02 19:00etan eta 21:00etan

Bakarrizketa

Zuhaitz Gurrutxagaren Nortasun Agiria

Zuhaitz Gurrutxagaren Nortasun Agiria
Altsasu

Ilbeltzaren 2an, ostirala, Nortasun agiria Zuhaitz Gurrutxaga umoregilearen bakarrizketaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Bi saio izanen dira, 19:00etan gaztelaniaz eta 21:00etan euskaraz. Gurrutxagaren hirugarren bakarkako lana da, eta aurrekoetan bezala egiazko bizipen pertsonaletan oinarrituko da. Besteak beste, bikote harremanen hausturak sortutako minaz, euskaldun ona izateko zailtasunaz, edota Nahasmendu Obsesibo Konpultisgoaren gaitza pairatzeak sexu harremanetan eragin ditzakeen buruhauteez ariko da. Sarrerak 10 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.