Atletismoa

Haurrek eta helduek urtea korrika despeditu zuten Altsasun

Guaixe 2026ko urtarrilaren 7a

Israel Arbizuk eta Izaskun Beunzak iazko garaipena berritu zuten Altsasuko San Silvestrean. Ia bostehun korrikalarik hartu zuten parte, guztira

Hotza izan zen Dantzaleku Sakana atletismo klubak antolatutako 47. Altsasuko San Silvestreko protaProba nagusian 330 korrikalarik parte hartu zuten eta haurren mailakoetan ehun korrikalari baino gehiagok
gonista nagusia, baina atletek korrika egiten despeditu nahi izan zuten urtea eta Altsasuko proba, Mario Lopez de Uralde Memoriala, oso animatua izan zen. 330 korrikalari lehiatu ziren 5 kilometroko proba nagusian. Faborito nagusiek, Israel Arbizu etxarriarrak eta Izaskun Beunza olaztiarrak, ez zuten hutsik egin eta iazko garaipena berretsi zuten. Arbizuk (15:29), Asier Estarriaga etxarriarra (15:56) eta Eki Imaz (16:00) gainditu zituen, eta Beunzak (17:26), Ines Moreno (19:09) eta Aida Delgado (19:17). 

Kategoria txikiko probetan ehun korrikalari baino gehiagok parte hartu zuten. Beraz, guztira ia 500 pertsonek despeditu zuten urtea korrika. 

Olaztin, Irurtzunen, Uharte Arakilen eta Urdiainen ere bai
Altsasuko San Silvestreaz gain, Olaztik, Irurtzunek, Uharte Arakilek eta Urdiainek euren San Silvestreak izan zituzten. Hotzari aurre eginez, giro ederrean jokatu ziren probak.