Udalak bandalismoagatik salaketak jarriko ditu

Guaixe 2026ko urtarrilaren 7a

Haurrak elur panpina egiten Gure Etxea eraikinaren parean.

Udal eraikin batean "indarrez" sartzen saiatu ziren.

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, "jende talde handi bat Gure Etxea udal eraikinean indarrez sartzen saiatu zen, atea ostikoka botatzen saiatuz, ilbeltzaren 1eko goizaldean". Udalak gaineratu duenez, "udaltzainek saihestu ahal izan zuten" jendea udal eraikinean sartzea, "baina esku hartu zuten agenteek larderia eta irain larriak jasan zituzten". Udalak azaldu duenez, udaltzain bati "nazi" ere hots egin zioten. Altsasuko Udalak identifikatutako pertsonen kontrako salaketak abiarazi ditu. Aldi berean, udalak Udaltzaingoko agente guztiei gure babesa adierazi die.