Aldaketak errege kabalgatan

Guaixe 2026ko urtarrilaren 7a

Errege kabalgata Foru plazan. ARTXIBOA

Hiru erregeak gurdi berean joan ziren.

Altsasuko errege kabalgatan aldaketak izan dira aurten. Aurreneko gurdian farajoleen buruzagia zihoan eta ondoren hiru erregeak zeramatzan gurdia. Ohi bezala bidean zehar laguntzailez inguratuta egon ziren. Gurdietatik 200 kilo gozoki banatu zituzten. Errege kabalgata udalak eta Zelandi eskola publikoko eta Sagrado Corazon ikastetxeko guraso elkarteek antolatu zuten. Aurten Iñigo Aritza ikastolak ez du parte hartu, ikastolan bozketa egin eta hala egitea erabaki zutelako.