San Silvestre berezia Urbasara

Guaixe 2026ko urtarrilaren 9a

Urtea Urbasan agurtu zuten kirolarien taldea. UTZITAKOA

Handbike-an, bizikletan eta oinez agurtu zuen urtea talde batek.

Bestelako San Silvestrea izan dugu aurten. Abenduaren 31n, 10:00etan jarri zuen hitzordua Altsasuko Txioka ikastolaren parean Urbasara igotzea helburu zuen taldetxo batek. Handbike-an, bizikletan, oinez... aukera ezberdinak erabili zituzten Urbasaraino igo eta urtea behar bezala despeditzeko.