2001-01-06

2001eko kinto buruzagiak

Guaixe 2026ko urtarrilaren 13a

Santa Ageda otsailaren 4tik 10era ospatu zuten, 8an atsedena hartuz.

Estreinakoz bi emakumezko kinto buruzagi aukeratu ziren 2001ean; Nerea Fernandez Ortiz de Jocano eta Ane Imaz Zelaia. Gizonezko buruzagiak Iñigo Mazkiaran San Roman eta David Amillano Garasa izan ziren. 84 gaztek osatu zuten 2001eko kintada, 44 emakumezkok eta 40 . Ilbeltzean Luis Mari Lopez de Goikoetxearekin eta Gares txistulariarekin ikasi zituzten dantzak.  Otsailaren 5eko eskean 2.592.828 pezeta (15.583 euro) eskuratu zituzten.