erremontea

Erremontetik Josefina Arregira

Guaixe 2026ko urtarrilaren 13a

Remonte Fundazioak Altsasun antolatutako erremonte jaialdiko sarreran lortutakoa Josefina Arregi Klinikari eman dio

Remonte Fundazioak aurten Nafarroan antolatutako jaialdietan lortutako diru sarrera sei elkarteen artean banatu zuen urte akaberan egindako ekitaldian. Tartean, Altsasun antolatutako erremonte partidan lortutako 600 euroak Josefina Arregi Klinikari eman zizkion. Guztira 25.025 euro banatu zituen Remonte Fundazioak, iaz baino %20 gehiago, eta horregatik “oso pozik” azaldu ziren fundaziokoak.