Futbola

Altsasuri azken unean ihes egin zion garaipenak

Guaixe 2026ko urtarrilaren 13a

Gizonen preferente mailako hamabosgarren jardunaldian luzapenean berdindu zioten Altsasuri

Gizonen preferente mailan Altsasuk Rotxapea B hartu zuen Dantzalekun. Partida hasi eta 15. minutuan Jon Lopez de Goikoetxeak Altsasu aurreratu zuen, baina ordu laurdenera bana berdindu zuen Rotxapeak. Partidak bizi-bizi jarraitu zuen, eta bukaerara arte ez zen markagailua mugitu. Partida despeditzeko 5 minuturen faltan Asier Claverrek Altsasuren bigarren gola sartu zuen. 2-1. Altsasuk garaipena lortuko zuela zirudienean, luzapenean, 93. minutuan Rotxapea B-k bina berdintzea lortu zuen Altsasuren asmoa zapuztuz, eta 3 punturen ordez, puntu bakarrari eutsi zion Altsasuk. 

San Jorgek jarraitzen du gizonen preferente mailako lehen multzoko lider (35 puntu). Altsasu bosgarren da (23 puntu), igoera faseko postuetatik 4 puntura. Hamaseigarren jardunaldian Altsasuk sailkapenean seigarren eta arerio zuzena den Mendi taldea hartuko du abenduaren 18an, igandea, 13:00etan, Dantzalekun. Gora begiratzeko, partida erabakigarria.