Emakumeen hirugarren mailan hamahirugarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuk sailkapenean bigarren den eta lidergoagatik borrokatzen ari den Mulier taldea hartu zuen Dantzalekun. Bi taldeek partida polita egin zuten, baina 5. minuturako Mulierrek aurreratzea lortu zuen eta atsedenaldira bi goleko errentarekin joan zen. Bigarren zatian ildo beretik jarraitu zuen partidak, eta, azkenean 0-3 galdu zuen Altsasuk.
Osasuna B fundazioak jarraitzen du nesken hirugarren mailako lider (37 puntu), Mulierren aurretik (36 puntu). Altsasu zazpigarren da (15 puntu). Hamalaugarren jardunaldian Altsasuk sailkapenean hirugarren den Oberena (28 puntu) du aurkari ilbeltzaren 17an, 18:30ean Oberenaren kontra, Iruñean.