Altsasuko ihoteak prestatzen hasteko, bilerak eta tailerrak

Guaixe 2026ko urtarrilaren 13a

Altsasuko Inauterietako pertsonaiak. MAITE MARTINEZ

Ilbeltzaren 16an eta 17an, momotxorroak; 23an eta 24an, maskaritak, eta 30ean eta 31n, sorginak, biltzera deitu deitu Altsasuko Herri Ihauteri batzordeak, Gure Etxean. Ostiraletan batzarrak izanen dira, eta larunbatetan tailerrak. 

Altsasuko Herri Ihauterie batzordeak, joan zen urtean egin bezala, inauterietako hiru pertsonaiei buruzko bilerak eta tailerrak antolatu dituzte ilbeltzeko ostiraletan eta larunbatetan. Bilera horietan 2025eko ihotearen balorazio zehatza egin eta ospakizunerako hobekuntzak edo aldaketak eztabaidatzeko aukera izanen dute parte hartzaileek. Gure Etxean izanen dira. 

Altsasuko Herri Ihauteri batzordearen bilerak eta tailerrak

Ilbeltzak 16 ostirala, 19:00

Momotxorroen bilera

Ilbeltzak 17 larunbata, 10:30

Ipurukoak egiteko tailerra (edukiera beteta)

Ilbeltzak 23 ostirala 

Maskariten bilera

Ilbeltzak 24 larunbata

Maskariten tailerra

Ilbeltzak 30 ostirala

Sorginen bilera

Ilbeltzak 31 larunbata

Sorginen tailerra