Negozioa Altsasun dago, Jose Maria Ezkurra kalean. Azokan edo merkadilloetan egotea da berak nahi duena eta gustatuko litzaioke lokal bat hartzeko aukera izatea ere. Aurtengo otsailean urte bat beteko du negozioa martxan duela. Eskaintzen dituen zerbitzuen artean daude Crochet teknikarekin egindako ia edozer, jantziak, poltsoak, amigurimiak etab. Bukatutako produktuak edo aldez aurretik eskatutakoak. Bidalketak egiten ditu eta adin guztietarako tailerrak ematen ditu.
