Astekaria

"Jendearekin dugun harremana da hoberena"

Erkuden Ruiz Barroso 2026ko urtarrilaren 21a

German Caro, GERPAL-eko kidetako bat, lanean.

2000. urtean German Carok, Armando Palomorekin batera, GERPAL sortu zuten. Besteak beste, bi hamarkada eta erdi hauetan bezeroek izan duten konfiantza eskertzen dute.

Lanak iraun bitartean jendearen "etxeetan eta bizitzetan" sartzen dira.

1. Nola eta zergatik sortu zenuten GERPAL?
2000. urtean sortu genuen. Lan esparru gehiago hartzeko elkartzea erabaki genuen. Aurretik autonomo bezala aritzen ginen, 40 bat urte daramatzagu, eta bakarrik iristen ez ginen lanetara iristeko ahalmena izateko GERPAL sortzea erabaki genuen: eraikuntzak, lantokiak... 

2. Nolakoak izan ziren hasierak? 
Autonomo bezala, elkarrekin lanen bat egin izan genuen. GERPAL hasi genuenean lan handiagoak egiten hasi ginen. Esaterako, Uharte Arakilgo hamar unifamiliarretan lan egiten egon ginen. 

3. Nola aldatu da sektorea? 
40 urte hauetan nahiko aldatu da. Lehen eraikuntza lanak esaten dena gehiago egiten ziren; dena egiten zen: leihoak, zoruak... Eta orain ia-ia dena eginda uzten dten. 

4. Zer zerbitzu eskaintzen dituzue? 
Pinturarekin zerikusia duen guztia egiten dugu, edozein tokitako dekorazioa, baita mantenua ere. Zaharberritze bat egitne dugunean dena egiten dugu, pladurra, eta gremioen arteko koordinazioa ere. Ikastoak egiten ditugu eta birziklatzen goaz. Trena tintometrikoa ere badugu, koloreak egiteko, eta edozein kolore egin daiteke, azkar batean. 

5. Jendeak aholkatzen uzten da? 
Tendentzia kolore argiak dira (txuria, grisa), ez da duela zenbait urte bezala kolore oso deigarriak eramaten zirela. Ez da arazorik egoten. Orokorrean jendeak aholkuak hartzen ditu, eta bestela ideia oso argiarekin etortzen da. 

6. Anekdotarik? 
Anekdota asko. Kontuan izan behar da etxetako sukalderaino sartzen garela eta jendearekin elkarbizitzen egoten garela. Jendearen etxebizitxetan sartzen gara, gauzak kontatzen dizkigu eta nondik norakoak ikusten ditugu. Sakanako jendearekin oso pozik egon gara beti, ez dugu arazorik izan. 

7. Nolakoa izan da ibilbidea? 
Oso positiboa. Garrantzitsua beti bezeroak dira. Jendeak zugan konfiantza izatea. Egongela bat margotzera joan eta bost eta hamar urtetara berriz deitzen dizunean. 

8. Gerpal asko aldatu da? 
Ez. Jendea agian exigenteagoa da, akabatuak hobeagoak direlako ere. Dena oso garbi uzten saiatzen gara, bezeroak ahalik eta gutxien egin dezan. Azken finean, gaur egun daramagun bizitzarekin denborarik ez dugula, profesional bat kontratatzean dena ongi egotea nahi duzu. 

9. 25 urte pasa dira. Ospatu duzue? 
Denbora azkar pasatzen da... Ez dugu ospatu. GUAIXE IRRATIA-n publizitatea jarri genuen eta bereziki bezeroak eskertu nahi ditugu gurekin izan duten konfiantzagatik. 

10.  Zer da lanetik gehien gustatzen  zaizuna? 
Margotzea gustatzen zait, baina hoberena jendearekin dugun harremana da. Denetarik dago, noski, baina gehien nabarmentzen dudana da hori. Sakanako herri gehienetan egon gara. Eraikuntza enpresekin lan egiten dugunez, haiekin toki askotara goaz ere. 

11.  Urte askotarako? 
Gerpalen jubilatuko gara.