Altsasun txakur bat aurkitu dute

Guaixe 2026ko urtarrilaren 19a

Foru poliziek opatutako txakurtxoa. FORUZAINGOA

Mikrotxipik ez duen animalia da.

Foruzaingoak txakur txiki bat opatu zuen Idertzagain kalean larunbat arratsaldean, 15:00ak aldera. Poliziak jakinarazi duenez, animaliak ez du mikrotxipik, eta, beraz, ezin izan dituzte jabeak berehala identifikatu. Foruzaingoak dei egin die herritarrei txakurraren jabeak aurkitzeko eta ahalik eta lasterren etxera itzultzea errazteko. Informazioa eman dezaketen edo animalia ezagutzen duten pertsonak Foruzaingoarekin harremanetan jar daitezke 948 20 29 20 telefonoaren bidez.