Gizonen preferente mailan Altsasuk Mendigorriako Mendi taldea hartu zuen ilbeltzaren 18an Dantzalekun. Bi taldeek partida lehiatua jokatu zuten. Altsasu nagusitzen joan zen eta Unai Calvok eta Julen Floresek sartutako golei esker lehen zatian 2-0 aurreratu zen Altsasu. Bigarren zatian joaera bera izan zuen partidak, eta golak bata bestearen atzetik etorri ziren. Eneko Lopez, Unai Calvo, Jon Lopez de Goikoetxea (2) eta Armstrong Fah-k borobildutako jokaldiei esker 7-1 irabazi zuten gorritxoek.
Sailkapenean San Jorgek jarraitzen du preferente mailako lehen multzoko lider (36 puntu), Beti Casedano sei puntura duela (30 puntu). Altsasu bosgarren da (26 puntu). Hamazazpigarren jardunaldian Altsasuk Iruñerrian jokatuko du, hirugarren den Amigoren kontra.