Mendiko pisten kuotak borondatez ordaintzeko epea zabalik dago

Guaixe 2026ko urtarrilaren 20a

Altsasuko ikuspegia. ARTXIBOA

Otsailaren 21era arteko epea dute ordainagiriak helbideratu gabe dituztenek. 

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, Altsasuko Udalak jakinarazi du mendiko pistak erabiltzeko kuotak borondatez ordaintzeko epea otsailaren 21ean bukatuko da, 2025eko epe gehigarriari dagokionez. Udal ordainagiriak helbideratuta dituztenei zenbatekoa beraien kontu korronteetan kargatuko die ilbeltzaren 21ean. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.