Binakakoan hamaikagarren jardunaldia dago jokoan. Ilbeltzaren 24an Zabala-Martijak Jaka-Iztueta dituzte aurkari Getarian, eta Elordi-Zabaletak Artola-Imaz, Donostian; ilbeltzaren 25ean Altuna-Ezkurdiak Laso-Albisu, Iruñean.
Ligaxkako hamalaugarren eta azken jardunaldia Altsasura helduko da. Otsailaren 15ean Elordi-Zabaletak eta Jaka-Iztuetak jokatuko dute. Sarrerak salgai daude dagoeneko.