Giro ederrean jokatu zen Altsasuko Pilotajauku klubak Eguberrietan Burunda pilotalekuan antolatutako Gabonetako Pilota Txapelketa. Final estuak jokatu eta gero, Julen Martija atzelari etxeberriarrak banatu zituen sariak. Aurrebenjaminetan Navarro-Larrionek Tainta-Periainez hartu zituzten mendean (15-12); benjaminetan Olaberria-Izagirrek Sayas-Azkarate (18-12); kimuetan Busto-Zabalak Arregi-Zelaia (18-16); infantiletan Carabias-Mazkiaranek Azkona-San Roman (18-17) eta kadeteetan I. San Romanek A. San Roman, lau eta erdian. Bestalde, neska kadeteek paleta argentinar torneoa jokatu zuten; A.Mendia-Santanok J.Mendia-Mariñelarenari irabazi zieten (18-22).