Altsasuko Udalak jakinarazi du aurtengo mendiko pistak erabiltzeko kuotak borondatez ordaintzeko epea otsailaren 28an bukatuko dela. Udal ordainagiriak kutxa edo bankuan helbideratuta dituztenei udalak ordainagiria ilbeltzaren 24an kargatuko die kontu korronteetan. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.