Txirrindularitza

Iker Mintegik Valentziako triptikoan ekingo dio denboraldiari

Guaixe 2026ko urtarrilaren 23a

Altsasuarra Valentzian asteburuan jokatuko diren hiru klasikoetarako Euskaltel Euskadiko lan taldean dago

Ilbeltzaren 23an Camp de Morvedere klasikoa, ilbeltzaren 24an Castellon Sari aNaguaia eta ilbeltzaren 25ean Comunitat Valenciana klasikoa jokatuko dira, eta Valentziako triptikoarekin ekingo diote denboraldiari gure txirrindulariek. 

Euskaltel Euskadiko taldean Iker Mintegi izango da Valentzian egongo direnetako bat. Aldiz, Kern Pharma taldeko zazpikoan Iker Gomez ez da ageri, eta UAE Emirates taldekoan Igor Arrieta ezta ere.