2026/01/24 19:30ean
Antzerkia
Ilbeltzaren 24an, larunbata, 19:30ean, Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantan Maria Goiricelaya antzerkigilearen antzezlanaren emanaldia izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean. Zainketa aringarriei, ongi hiltzeari eta duintasunari buruzko gizatasun istorio bat; bere goxotasunagatik hunkitu egiten du, eta heriotzaren tabuaren aurrean duen umore lasaiagatik harritu. Ane Pikaza, Aitor Borobia, Loli Astoreka, Patxo Telleri dira antzezleak, eta lana Egiletza Berri Onenaren Max Sarietan finalista izan zen. Sarrerak 12 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldgian.