Txirrindularitza

Iker Mintegi, Mediterraneoan

Guaixe 2026ko urtarrilaren 26a

Iker Mintegi, taldekideekin, Castelloneko Sarian. EUSKALTEL EUSKADI

Valentzian jokatutako hiru probetatik bitan aritu da Euskaltel Euskadiko altsasuarra

Asteburuan hiru lasterketa jokatu dira Valentzian. Ilbeltzaren 23ko Estivellako Camp Morvedre klasikoa Cristian Scaronik (XDS Astana) irabazi zuen. Iker Mintegi 103. sailkatu zen, 14:06ra. Ilbeltzaren 24an jokatutako Castelloneko Saria esprintean erabaki zen eta Michael Matthews (Team Jayco) gailendu zen (4:03:47). Iker Mintegi 42. sailkatu zen, 39 segundora. 

Asteburuan Mallorcako Challengea jokatuko da.