Negozioa Altsasun dago, Isidoro Melero kalean. Etxeko garbiketako eta higiene pertsonaleko produktu iraunkorrak, ekologikoak eta biodegradagarriak saltzen dituzte eta oso pozik daude horien kalitateaz eta eraginkortasunaz. Ontzien berrerabilera sustatzen dute eta jendea gonbidatzen dute dendara joaten. Pertsona bakoitzak bere ontziak eraman ditzala nahi dute eskaintzen dituzten produktuekin betetzeko. Besteak beste, toxikorik gabeko kosmetika naturala, kandela naturalak eta olio esentzialen eta aromaterapiako produktuen banatzaileak dira, eta eremu horretan Berta espezializatuta baitago.
