Futbola

Altsasu Amigoren kontra erori zen

Guaixe 2026ko urtarrilaren 27a

Gizonen preferente mailako hamazazpigarren jardunaldian Altsasu punturik gabe itzuli zen Iruñetik

Gizonen preferente mailan Altsasuk Amigo izan zuen aurkari. Bi taldeak nor baino nor hasi ziren, baina Amigo finago aritu zen eta bi gol sartu zituen 40. minuturako, baina atsedenaldia joan baino lehen Unai Calvok 2-1 gerturatu zuen Altsasu. Bigarren zatia hasi bezain pronto hirugarrena sartu zuen Amigok, eta kolpe latza izan zen Altsasurendako. Hala ere, ez zuten etsi, baina 85. minutuan Amigok sartutako laugarren golak partida erabakita utzi zuen. 4-1 galduta itzuli ziren altsasuarrak. 

San Jorgek jarraitzen du preferente mailako lider (39 puntu). Altsasuk bosgarren jarraitzen du (26 puntu). Hemezortzigarren jardunaldian, otsailaren 1ean Altsasuk zortzigarren den Burlades B hartuko du Dantzalekun, 13:00etan.