Ilbeltzaren 28an hasi eta otsailaren 1ean despedituko da Mallorcako Challengea. 21 talde ari dira lanean. Euskaltel-Euskadi taldearekin bertan lehiatzen ari da Iker Mintegi altsasuarra. Calviá Saria lehen etapan (148,5 km) erorikoa izan zuen altsasuarrak errotonda batean. Zorionez, susto txikia izan zen, baina altsasuarrak ez zuen etapa bukatu.
Calviá Sarria Antonio Morgadok (UAE Emirates) irabazi zuen (3:51:06, esprintean Hector Alvarez (Espainiako selekzioa) gainditu eta gero. Gaur, ilbeltzak 29, Ses Salines eta Colònia de Sant Jordi trofeoa jokatuko da, 24 km-ko taldekako erlojupekoa.