Saskibaloia

CBASK: mutilek irrist, neskek irabazi

Guaixe 2026ko urtarrilaren 29a

Neskek hasieratik bukaerara kontrolatu zuten partida.

Altsasuko CBASK-eko senior mailako taldeek txanponaren bi aldeak ezagutu zituzten Zelandin

Gizonezkoen bigarren mailan, CBASK-ek Berriozarko Humiclima taldea hartu zuen Zelandin. Esperientzia handia duen taldea da Humiclima, CBASK-ek ere talde ona du, eta hasieratik oso estu joan zen partida. Bi taldeak nor baino nor lehiatu ziren partida guztian zehar. Zortzi berdinketa izan ziren, eta markagailuan alternantzia handia. Hala ere, oso alde txikia ateratzen zuten taldeek. Bukaera aldera lehia are gehiago areagotu zen, eta azkeneko saskiratzeak garaipena eman zion Humiclimari, 3 puntu eskasengatik, 82 eta 85. Etxean jokatuta alde txiki horrengatik galtzea ez zen erraza izan, baina egindako jokoarengatik gustura egoteko hamaika arrazoi ditu CBASK-ek. Federazioak nabarmendu dituen jokalarien artean, talde altsasuarreko Atikilt Arretxek 15 puntu egin zituen. 

Noain da liderra (22 puntu) eta galdu eta gero CBASK bosgarren da (19 puntu). Hamabosgarren jardunaldian CBASK-ek sailkapenean zortzigarren den Megacalzado Ardoi du aurkari otsailaren 1ean 18:00etan Zizur Nagusiko kiroldegian jokatuko den partidan. 

Emakumezkoen lehen senior autonomikoan CBASK-ek Navasket SF´Old taldea hartu zuen Zelandin. Hasieratik CBASK-ek aurrea hartu zuen eta bukaerara arte aldea mantendu zuten, 61 eta 51 irabazita. 

Liceo Monjardin da emakumeen lehen senior mailako liderra (28 puntu). CBASK-ek hirugarren postuan jarraitzen du (24 puntu). Hamabosgarren jardunaldian CBASK-ek Navarro Villoslada A du aurkari, ilbeltzaren 31n, 16:00etan, Ermitagaña kiroldegian.