Zuhaitz Eguna ospatu zuen Kukuerreka elkarteak ilbeltzaren 25ean. Elkarteko hainbat kide beraien senideekin batera Otadiko bidea hartu zuten Basoitxiko sarrerara iristeko. Bide bazterreko zuhaitzik gabeko eremuan hasi ziren lanean. Palak eta aitzurrak lagun, zuloak egin eta haietan hamabost gaztainondo landatu zituzten guztien artean. Udalak aurretik han ere zuhaitz mota hori landatua zuen, baina hartu ez zuenez, elkarteko kideei toki horretan espezie hori landatzea gomendatu zion.