Ur horniduragatik ordaintzeko garaia

Guaixe 2026ko otsailaren 3a

Baratzeko bide plazako iturria. ARTXIBOA

Joan zen urteko azken ordainagiria pagatzeko garaia da. 

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, Altsasuko Udalak jakinarazi du 2025eko hirugarren lauhileko ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea otsailaren 28ra arte zabalik dagoela. Udal ordainagiriak helbideratuta dutenei kontu korrontean zenbatekoa otsailaren 5ean kargatuko diete. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.