2026/02/01 11:30ean eta 12:30ean

Antzerkia

'Solete', haurtxoendako antzerkia

'Solete', haurtxoendako antzerkia
Iortia kultur gunea, Altsasu

Otsailaren 1ean, igandea, Solete Cla konpainiaren lehen haurtzarorako antzezlan sentsorialaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Eguzkiak dena argitzen du, baina distiratu behar bada, dantzan izan dadila; dantza, erritmoa eta samurtasuna unibertso biribil batean elkartzen dira. 6 hilabete eta 4 urte bitarteko haurtxoendako bideratuta. 30 minutu emanaldia eta 10 minutu esplorazioa eta jolasa. Bi saio izanen dira: 11:30ean eta 12:30ean. Sarrerak 4 eurotan eros daitezke, kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.