Gazan genozidioak etenik ez duela salatu dute

Guaixe 2026ko urtarrilaren 30a

Osasun etxeko atean Gazan genozidioak darraiela salatu zuten. UTZITAKOA

Gazatarrak osasun baldintza txarretan bizi.

Gazan su-etenaren aldeko Nafarroako osasun-komunitatea, Nasaf-ek deituta, Altsasuko osasun etxearen parean kontzentrazioa egin zen. "Su etena Gazan orain" lelopean egin zen bilkuraren bidez, Israel Gazan eta Zisjordanian egiten ari den genozidioa ikusarazi nahi izan zuten. Aldi berean, Israelen jardun militarra salatzeko beharra azpimarratu zuten. 

Gogoratu zuten genozidioak Gaza egoera tamalgarrian utzi duela. Hondakin urak behar bezala kanalizatuta ez egotean gaixotasun infekzioso larriak areagotzen dira. Neguko hotzaren eta euriteek hipotermiak sortu dituztela eta eragindako heriotza ugari eragiten ari dira Gazako eta Khan Jouniseko errefuxiatu-esparruetan. Haurrak kaltetu zuzenak direla nabarmendu zuten.