Udalak etxerako egur loteak eskatzeko epea zabaldu du

Guaixe 2026ko otsailaren 4a

Altsasuko ikuspegia. ARTXIBOA

Eskabideak  948 012 012 telefono zenbakira hots eginda egin behar dira.

Altsasuko Udalak jakinarazi du etxerako egur lotea eskuratu nahi duenak otsailaren 27ra arteko epea duela eskaera egiteko. Udalak jakinarazi duenez, gutxi gorabehera 6 tonako 70 lote egongo dira. Loteak enpresa batek moztu, atera eta eskatutako tokira eramango ditu. Loteak baino eskabide gehiago egonez gero, zozketa egingo da. Lotearen oinarrizko prezioa 20 eurokoa izanda eta horri mozketa, erauzketa eta lotea lekualdatzeko prezioaren zati proportzionala gehitu beharko zaio. Tonako gehieneko prezioa: 47,30 euro (BEZa barne) izango da. Familia-unitate bakoitzari egur lote bakarra dagokio. Gainerako baldintzen berri altsasu.eus webgunean jaso daiteke.