Preferente mailako hemezortzigarren jardunaldian Altsasuk Burlades B taldea hartu zuen Dantzalekun. Lehia oso estua izan zuen partidak. Aukerak bai, baina markagailua ez zen mugitzen. 39. minutuan Julen Floresek Altsasu 1-0 aurreratu arte. Burlades partidari buelta ematen saiatu zen, eta Altsasu alde gehiago ateratzen eta partida ixten, baina markagailua ez zen mugitzen. Azkenean, Altsasuk eutsi zuen eta 1-0 irabazita, 3 puntu garrantzitsu lortu zituen, igoera postuetatik gertu kokatuz.
San Jorge da preferente mailako liderra (40 puntu). Altsasu laugarren da (29 puntu), hirugarren postutik eta igoera fasetik 4 puntura. Hemeretzigarren jardunaldian Altsasuk sailkapenean bosgarren eta arerio zuzena den Ziraukiren kontra jokatuko du otsailaren 8an, 16:00etan, Antxekoa zelaian.