Emakumeen hirugarren mailan hamabosgarren jardunaldia jokatu zen eta Altsasuk Berriozar hartu zuen. Gauzak ongi hasi ziren Altsasuko taldearendako, Alicia Elizaldek 7. minutuan Altsasu aurreratu zuelako, baina Berriozarrek 24. minutuan bana berdindu zuen eta atsedenaldia baino lehen 1-2 aurreratu zen. Altsasu partidari buelta ematen saiatu zen, baina ezinezkoa izan zen.
Osasuna B Fundazioa da liderra (43 puntu). Azken hiru partidak galdu ondoren, Altsasu zazpigarren da (15 puntu). Altsasuk zortzigarren den Huarte arerio zuzenaren kontra jokatuko du otsailaren 8an, 13:00etan, Uharte Iruñean.