Altsasuko suhiltzaileen parkean Negoziazioa orain leloa duen pankarta dago zintzilik. Langile batzordeak, LAB, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek eta Langile Batzordeak sinatzen dute pankarta hori. Suhiltzaileen ordezkariek Imma Jurio Macaya kontseilariari eskatu diote ordainsarietan, aparteko orduetan eta 2022an sinatutako akordioaren garapenean aurrerapenak lortzeko negoziazio mahaian eser dadila.
Suhiltzaileek Juriori eskatu diote "pauso bat aurrera emateko eta negoziazioa gidatzeko, zerbitzuak dituen erronkei aurre egiteko". Haien iritziz, Barne Ministerioko zuzendari nagusia ez dago "benetako negoziazio bati ekiteko moduan". Izan ere, zuzendari nagusia abendu erdialderako akordio zirriborro bat bidaltzekoa zen, baina ez zuen halakorik egin. Akordio zirriborrorik bidaltzen ez zen bitartean, "plantillak ez die erantzungo Zerbitzuak gure lanaldi arruntaren gainetik txandak egiteko egindako eskaerei". Horren ondorioz, "egun batzuetan Nafarroako parkeren batean ez da gutxieneko suhiltzaile kopururik izan".