azken ordukoa

Haizearen ondorioz suhiltzaileak atera dira

Guaixe 2026ko otsailaren 5a

Eraikinaren goiko parteko ohol bat lasatu da.

Hutsik dagoen eraikin batean zintzilik zegoen ohol bat kendu dute. 

Haizea gogor jotzen ari da, eta horrek hainbat eragozpen sortzen ari da. Gainera, eraikinetan ere kalteak sor ditzake. Altsasun, Gartzia Ximenez kalearen 22. zenbakian, hutsik dagoen eraikin batean ohol bat fatxadan zintzilik gelditu da. Erortzeko eta bakarren bati min emateko aukera zegoenez, udalak espaloia tarte batez itxi du. Suhiltzaileak hara joan dira eta zintzilik zegoen ohola kendu dute goizean.