Palestina ez ahazteko deia

Guaixe 2026ko otsailaren 10a

Palestinaren aldeko elkarretaratzea. SAKANA HARRERA HARANA

Kintoak dantzatu bitartean kontzentrazio baten bidez egin zuten eskaera.

Sakana Harrera Haranak deituta, genozidioa stop! Israel, AEB, Europa hiltzaileak leloa zuen kontzentrazioa egin zen Foru plazan ostiralean, otsailak 6. Palestinar herriari elkartasuna adierazi zioten bildutakoek. Deitzaileek gaztigatu zutenez, “orain Gaza egunero bonbardatzen ez badute ere, Gaza bera eta Zisjordania masakratzen jarraitzen dute”. Sakana Harrera Haranak bilkura baliatu zuen Yala Nafarroa Palestinarekin erakundeak Iruñean deitu duen manifestazioan parte hartzeko deialdia egiteko. Otsailaren 21ean, larunbatean, 17:30ean.