Futbola

Altsasuk ospakizunetan jarraitu zuen Ziraukin

Guaixe 2026ko otsailaren 10a

Altsasuk pozik ospatu zuen garaipena. ALTSASU K.E.

Mutilen preferentean Altsasuk bigarren garaipena lortu zuen jarraian

Mutilen preferente mailako hemeretzigarren jardunaldian Altsasuk Zirauki izan zuen aurkari otsailaren 8an. Bezperako Santa Ageda ospakizunekin jarraitu nahi izan zuen Altsasuk, garaipen sendoa lortu baitzuen Antxekoa zelaian. 

Partida ezin hobe hasi zen altsasuarrendako, Jon Lopez de Goikoetxeak lehen minutuan Altsasu aurreratu baitzuen, baina 34. minutuan Ziraukik bana berdindu zuen eta horrela joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatia hasi eta berehala Jon Lopez de Goikoetxeak Altsasuren bigarrena sartu zuen, baina minutu batera bina berdindu zuen Ziraukik. Lehiak bizi-bizi jarraitu zuen, partida bukaerara arte, Altsasuk festarekin segitu nahi zuela erabaki zuenera arte. 75. minututik aurrera Aitor Augustok, Unai Calvok (2) eta Eneko Berak markagailua irauli zuten, eta 2-6 irabazi zuen Altsasuk, gogo biziz ospatu zutena. 
 
San Jorgek jarraitzen du mutilen preferente mailako lider (40 puntu), Amigoren (36 puntu) eta Beti Casedanoren (35 puntu) aurretik. Altsasu laugarren da (32 puntu), igoera faseko postuetatik 3 puntura. Asteburuan Altsasuk Casedan jokatuko du, hain zuzen ere aurretik duen Beti Casedano taldearen kontra. Igoera faseko postuetan sartzea dago jokoan.