AHT ibilbide proiektua

AHT egitasmoaren kontrako alegazioak jasotzen hasi dira

Guaixe 2026ko otsailaren 10a

Foru plazan jaso zituzten alegazioak.

Kintaden larunbata baliatu zuten horretarako. 

Sakana Bizirik plataformako kideek Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Iruñea-Altsasu tarteko informazio azterlana bertan behera uztea eskatzeko alegazioak jaso zituzten otsailaren 7an, larunbatean. Alegazioetan jaso denez, AHTk ez du trena modernizatzen, ez du egungo trena hobetzeko alternatibarik aurkezten eta ingurumen kalte handiak ekarriko lituzkeen, besteak beste. Hori dela eta, plataformako kideek altsasuarrak alegazioak sinatzera gonbidatu dituzte.