Kamioi istripua izan da

Guaixe 2026ko otsailaren 10a

Istripua izandako kamioia. FORUZAINGOA

Ez da zauriturik egon.

Ulaiar inguruan dagoen zerbitzu eremutik NA-1000 errepidera ateratzen ari zen kamioi batek istripua izan du. Foruzaingoak jakinarazi duenez, erremolkea eta kabina ez zeuden behar bezala lotuta eta kamioiak errepidera sartzeko biratzean erremolkea askatu egin da eta bidean gurutzatuta gelditu da. Altsasuko polizia etxeko foruzainak ari dira trafikoa bideratzen.