2026/02/11 - 2026/02/13 18:00etan

Dokumentala

Momotxorroen inguruko dokumentala

Momotxorroen inguruko dokumentala
Iortia kultur gunea, Altsasu

Momotxorroak: Kaos baten istorioa film dokumentalaren ikusteko aukera izanen da otsailaren 11n, asteazkena, euskaraz, eta otsailaren 13an, ostirala, gaztelaniaz, 18:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean. Ikus-entzunezkoak, besteak beste, dantza taldeak 1970. hamarkadan Altsasuko inauterien berreskurapenean egindako lana erakusten du. Berreskurapenean parte hartu zutenen hitzak jasotzen ditu ere, tartean zenbait altsasuarrena. Altsasuko Udalak proiektua lagundu zuen. Edonorendako, adin tarterik gabe, emanaldia izanen da. Sarrerak 2 eurotan eros daitezke. Otsailaren 28an ere Intxostiapunta gazte gunean dokumentalaren proiekzioa eginen dute, Gazte Agendaren barruan.