UPN alderdiak foru hauteskundeetan Nafarroako Gobernuko presidente izateko hautagaitzaren buru izateko prozesua martxan du. Edozein afiliatuk zuen bere burua aurkezteko aukera. Otsailaren 10ean, asteartean, itxi zen epea eta hiru hautagaitza aurkeztu dira hauteskundetan zerrenda buru izateko: Cristina Ibarrola UPNko presidente eta Iruñeko zinegotzia, Juan Angel Garcia Roig Lizarrako afiliatua eta Diego Calderon Fernandez Altsasukoa afiliatua. Azken bi horiek kargu politikorik ez duten oinarrizko bi militante dira. Parlamenturako zerrenda burua zein izanen den UPNko Kontseilu Politikoak erabakiko du, kongresu arteko alderdi erregionalistaren organo gorenak.
Bai 2015ean bai 2019ean UPNko zerrendaburua Javier Esparza izan zen. Baina bi deialdien ondoren Uxue Barcos Berruezok eta Maria Chivite Navascuesek lortu zuten presidente izatea. Azken aldiaren ondoren, Esparzak iragarri zuen ez zela berriro hautagai izango.