Otsailaren 7an eta 8an Espainiako maila absolutuko eta aurre kadeteen mailako Taekwondo Txapelketak jokatu ziren Torreviejan. Nafarroako selekzioarekin maila absolutuan Erkuden Moreno, Leire Etxaniz eta Mohamed Essobai sakandarrak lehiatu ziren, maila onean. Nafarroak guztira sei domina ekarri ditu Espainiako Txapelketetatik.