Saskibaloia

Bolada onak segida du

Guaixe 2026ko otsailaren 12a

Nesken seniorrak Burlata mendean hartu zuen.

CBASK-eko bi senior talde nagusiek garaipena lortu zuten eta hirugarren postuetan jarraitzen dute

Mutilen bigarren senior mailan CBASK Narum Fisioterapiak bolada onean jarraitzen du. Hamaseigarren jardunaldian, talde altsasuarrak Liceo Monjardin R taldea hartu zuen Zelandin, eta hasieratik bukaerara kontrolatu zuen partidan 88-71 irabazi zuen. Partida erdialdean Liceo Monjardin gehiegi hurbildu zitzaion Altsasuri, baina berehala  abantaila hartu eta garaipena ez zen inoiz arriskuan egon. 

Noainek jarraitzen du mutilen bigarren mailako lider (26 puntu). CBASK-ek hirugarren jarraitzen du (23 puntu). Asteburuko hamazazpigarren jardunaldian CBASK-ek sailkapenean laugarren eta arerio zuzena den San Ignacio-Nasabi du aurkari otsailaren 14an, 18:00etan, San Ignacio kiroldegian jokatuko den partidan. 

Nesken lehen maila autonomikoko hamaseigarren jardunaldian CBASK Xabi Gorrizek garaipen garrantzitsua lortu zuen, Burlatari 83-69 irabazita. Hasiera paretsuaren ondoren altsasuarrak aldea ateratzen hasi ziren eta partida osoan aurretik joan ziren, garaipen erosoa lortuaz. 

Liceo Monjardin da nesken lehen maila autonomikoko liderra (32 puntu). CBASK-ek hirugarren postuan jarraitzen du (28 puntu). Otsailaren 15ean CBASK-ek Barañainen jokatuko du, sailkapenean zazpigarren den Lagunak taldearen kontra, 11:45ean.