Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna otsailaren 11n da. Data hori baliatu zuen Nafarroako Gobernuak herrialdeko lanen aitortza egiteko. Altsasu Bigarren Hezkuntza Institutuaren Altsasutik Mundura, Mundutik Altsasura ekimenak gobernuaren aitortza jaso zuen, zehazki Sakana 360º proiektuak. Saritutakoa STEAM proiektua da (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika hitzen laburdura ingelesez). Proiektuan parte hartzen duten ikasleek eta irakasle koordinatzaileek jaso zuten saria.
Institututik jakinarazi dutenez, ikasturte akaberarako despedituko proiektua. Hartan teknologia, ingeniaritza, komunikazioa eta artea konbinatzen ari dira. Alde batetik, Sakanako herrien ingurune birtualak sortzen ari dira. Bestetik, herriei buruzko informazioa biltzen duten elkarrizketa batzuk egiten ari dira. Helburu nagusia gaitasun teknologikoa garatzea eta Sakanarekiko lotura indartzea da.
Sari banaketa ekitaldian, besteak beste, Maria Chivite Navascues Nafarroako presidentea, Carlos Gimeno Gurpide Hezkuntza kontseilaria eta Jose Luis Garcia Martinez Unibertsitate, Berrikuntza eta Aldaketa Digitalerako kontseilaria izan ziren.