Iparraldeko autobian (A-1), Altsasu parean, auto batek su hartu zuen larunbatean. Larrialdi zerbitzuak gaztigatuta, Altsasuko parkeko suhiltzaileak joan ziren ezbeharraren tokira eta sutan zen autoko garrak itzaltzeko aparra baliatu zuen. Ezbeharrak soilik kalte materialak sortu zituen.