Otsailaren 14an Figueira Champions Classic lasterketa jokatu zen Portugalen. Antonio Morgadok (UAE Emirates) eta Alex Aranburuk (Cofidis) lehia oso estua izan zuten eta batera iritsi ziren helmugara, baina esprintean Morgado gailendu zen (4:19:13).
Iker Mintegi altsasuarra (Euskaltel Euskadi) 32. postuan iritsi zen helmugara, 0:41ra, eta Iker Gomez altsasuarra (Kern Pharma) 61. postuan, 7:11ra.